XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUDIAK ORDENATZEN

JOKO MOTA: Librea / Komunikatiboa MAILA: Bitartekoa / ANTOLAKETA: Binaka / DENBORA: 20` / TREBETASUNAK: Entzumenaren ulermena / Mintzamena / Irakurriaren ulermena / HELBURUAK: DESKRIBAKETAK EGIN (gauzak / pertsonak) / Azalpenak, argibideak eman / eskatu / Instrukzioak eman / Gonbaraketak egin / Espazio nozioak / Erlatiboa //.

MATERIALEA: Beren artean oso antzekoak diren ekintza baten argazki batzu (6tik - 12ra).

Argazki hauen arteko desberdintasunak oso txikiak behar dute izan.

Bi sorta berdintsu behar dira.

AZALPENA: A jokalariak argazkiak zein ordenatan jarri behar diren azaldu behar dio B-ri.

B-k ordenatuko ditu A-ren instrukzioen arauera.

A jokalariari eman behar zaion fitxa: 1. Kartazal honetan marrazki multzo ordenatu bat aurkituko duzu.

Ez erakutsi B jokalariari.

2. Marrazkiak ere aurkituko dituzu banan banan eta desordenatuak, B-ri emaizkiozu.

3. Esaiozu B-ri nola ordenatu behar dituen emandako kartak zure eskemaren arauera.

4. Amaitu eta gero, zure eskema erakutsi eta izan dituzun hizkuntz-arazoak eztabaidatu.

(Edo irakasleari kontsultatu).

OHARRA: Edozein mailatara egoki daiteke: hasierako maila baldin bada, apalategi bat marraz daiteke, barruan gauza batzu dauzkalarik (marrazki hau A jokalariak dauka).

B jokalariak, bere aldetik, apalategi bat hutsik, eta aparte, barruan izan behar dituen gauzen irudiak.

Prozedura berbera da.